Nontzeberri

“Dantzaldia” jaialdiaren eskutik, azaroa emankizunez beteta dator

Pasa den irailaren 26tik Dantzaldia bere 20.urteurrenaren ospakizunean dabil. Nazioarteko Dantza Jaialdiaren programazioak dagoeneko bi ikuskizun eta lantegi bat eskaini ditu: ekialde hurbileko aireak ekarri zituen Duet Alandaren lan koreografikoa, Olivier Dubois paristar dantzariaren Pour sortir au jour pieza, eta Rocío Molinaren Impulso  performance-laborategia.

Nazioarteko Dantza Jaialdiaren programazio intentsu horren baitan, beraz, azaroan zehar eta abenduaren 19ra bitartera, hainbat emanaldi eta jarduerez gozatzeko aukera egongo da.

Hala,  hurrengo  hitzordua, azaroaren 7an, 19:30ean, Azkuna Zentroan duzue, Thorus Arts Bartzelonako konpainiaren eskutik izango da. Ferran Carvajalek zuzendutako Not a moment too soon diziplina anitzeko pieza interpretatuko du Trevor Carlson dantzari eta koreografoak. Bertan, dantza, testua, musika eta bideoa uztartuko ditu artistak eta Merce Cunningham koreografoaren eta Trevor Carlson bere zuzendari exekutiboaren arteko bizi-esperientzia biltzen ditu, Carlsonen ikuspegitik, lehen pertsonan eta bakarka. Pieza honek gizon biek partekatzen duten memorian egindako introspekzio ekintza bat proposatu nahi du, Cunninghamen ahots eta irudiaren bidez –argitaratu gabeko bideoetan– eta Carlsonen narrazio eta ekintzen bidez, maisu baten azken egunetarantz bideraturiko begirada intimoa da.

Konpainiak Merce Cunningham omendu nahi du sormen pieza honekin. Izan ere, Cunningham XX. mendeko koreografo handietako bat izan zen eta “dantza garaikidearen paisaian aztarna utzi zuen ikuspegi filosofiko horrekin eta, aldi berean, haren bizitzaren azken momentuekin konektatzen gaitu”, azaldu dute konpainiako artistek.

Hurrengo protagonistak Marco Flores (azaroak 23, 19:00etan, Guggenheim Bilbao Museoa);  Claudia Dias (azaroak 30, 20:00etan-abenduak 1, 19:00etan, La Fundicion aretoan);  Alexander Vantournhout (abenduak 6-7, 20:00etan, La Fundicion aretoan)  eta Taiat Dansa (abenduak 12, 19:00etan, EHU Bizkaia Aretoa) sortzaileak izango dira protagonistak.

Dantzarekin batera, bestelako jarduera batzuk ere ondu dira, eta hurrengo ekimena, de Marco Flores artistaren  Flamenko Masterclass bat (azaroak 24, Dantza Eskola Aresti Landan); EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio Departamenduak programatutako Zine-Danza Hitzaldi dantzatua (Arkitektoen Elkargoan, azaroaren 28an); eta Mugimendu tailerra publiko ororentzat (abenduak 9-11, EHUko Bizkaia Aretoan).

La Fundicion aretoak antolatzen duen Dantzaldia programatik kanpo hala ere, beste emankizunik ere eskainiko du azaroaren 9an ( 20:00etan) eta  azaroaren 10ean (10:00etan): La gramática de los animales Maria  del Mar Suarez «La Chachi» Malagako artistaren flamenko ikuskizuna. Bertan, giza jokabideari buruzko lan hau ikerketa koreografiko eta musikalean barrena murgiltzen da artista, dramaturgia berrien premisen arabera. Ahots, biolin, perkusio eta dantzaz osatutako pieza da, flamenkoaren mugak indarrez eta zintzotasunez lantzen dituena.

Informazio osoa duzue Dantzaldia eta La Fundicion webgunean.

Exit mobile version