ESZENA

Dantza Zirkuituaren proposamen koreografikoak astebururako

Kukai eta Sharon Fridmanen eskutik Erritu koreografia izango da ikusgai Andoaingo Bastero Kulturgunean, datorren ostiralean, urriak 18, XV. Dantza Zirkuituaren barruan. Bizkaian ere izango da zer ikusi: ¡Ay! ¡Ya!, Growing Young eta Saio zero lanak oholtzaratuko dira Gernikan, Berrizen eta Sopelan.

Kukai Dantza konpainiak Erritu koreografiaren korapiloa hauxe duzue: “norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren erritua. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbananakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren eta bizipen bidetik. Erritu bat guztiontzat”.

Macarena Recuerda Sheperd artista bisual eta dantzariak ¡Ay! ¡Ya! lanarekin begiradaren inguruko ariketa bat proposatu nahi du. “Gure parean daukagun irudi hori beste batean eraldatu, biderkatu edota ezinezko formak hartzen dituen momentu horrek sortzen duen ilusioarena”.

Growing Young koreografiaren bidez Itzik Galilik, Janis Claxtonek, Daniele Ninarellok eta Wubkje Kuindersmak Dantzaz taldearen espirituari eta arimari omenaldi bat egin nahi diote: “etengabe hazten ari den eta gaztetasunaren energia, jakin-mina, xalotasuna eta jarioa mantentzen duen taldea da, etengabeko aldaketan dagoena, baina nortasun finkoarekin”

Bilaka Iparraldeko Dantzarien Biltzarren koreografia zentrotik Saio Zero sortu da. Saio Zerok piezak “zuzenezko musika eta bideo muntaketak elkartuz euskal dantza herrikoiaren ikuspegi berritzaile bat esperimentatzen du. Saio Zerok norberaren barnatasunaren aztertze bat proposatzen du”.

Ordutegiak, non eta noiz jakiteko: Dantza Zirkuitua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button