ESZENA

“Dantza Zirkuituak” hiru koreografia programatu ditu Gipuzkoan

Aste buru honetan, XIV. Dantza Zirkuituak Gipuzkoako antzokietara eramango du bere programazioa, eta hala, Gero Axular taldeak Agorrila lana aurkeztuko du Azpeitian; Ertza konpainiak Hariak eskainiko du Bergaran; eta Fritsch Companyk El amor no dura para siempre koreografia taularatuko du Errenteriako Niessen Aretoan.

Gero Axular Kultur Taldeak Agorrila egingo du, eta musikaz apaindurik, argiaz margoturik eta gaurko tresnez eta teknikaz horniturik ikuskizun moderno, erakargarri eta hunkigarria egiten dute, dantzarekin bat eginez.

Ertza taldearen Hariak lana diziplina anitzeko ikuskizuna da, eta antzerkia, dantza eta txotxongiloak uztartzen ditu. Euren bizitzei eusten zieten hariak bat-batean eten egin direla ikusi duten eta zerotik beste bizitza bati ekin behar izan dioten pertsonen esperientzietan dago oinarritua. Benetako istorioak dira, benetako pertsonenak.

El amor no dura para siempre Fritsch Companyren esperimentu eszenikoa da, Andres Limaren zuzendaritzapean. Zer da antzerkia zuretzat? Eta heriotza? Zer da beldurra? Eta gorrotoa? Zer da zuretzat maitasuna? Fritsch Companyko hamasei interpreteek dantzaren eta antzezpen fisikoaren eta keinuzkoaren bidez kontatuko dute zer den beraientzat maite izatea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button