LITERATURA

Literatura Topaketak, Arantza Urretabizkaiaren eskutik

Bizkaiko Foru Aldundiak, Kultur Jardueren ekimenen barruan, literaturarekin hitzordua ondu du datorren urriaren 25ean, ostegunean.

Arantza Urretabizkaia izango da gonbidatua eta Zorionak Eusakara Batua  goiburupean, euskara batua izango du hizpide.

Arantza Urretabizkaia (Donostia, 1947) Lur taldearen eskutik barneratu zen euskal letretan, Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasola lagun. 1970ean Frantz Fanonen Afrika iraultzaren alde itzuli zuen Sarasolarekin batera eta Mendebaldeko Ekonomiaren historia idatzi zuen bi idazlerelin elkarlanean. Bere lanen artean nabarmendu San Pedro bezperaren ondoakZergatik Panpox?Maitasunaren magalean (Kritikaren Sari Nazionala 1982) edo Bidean ikasia (Euskadi Saiakera Saria 2017).

Topaketa  euskaraz izango da eta sarrera librea izango du edukiera bete arte. Hitzordua,

Foru Alduandiak Bilboko Diputazio kalean duen Liburutegiko Hitzaldi Aretoan, ostegunean, urriaran 25ean, 19:00etan hasita.

http://www.bizkaia.eus/kultura/foru_liburutegia/moduluak/DetalleAgenda.asp?ID=358&Dia=28&Mes=08&Aino=2018&Tem_Codigo=4611&Idioma=EU

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button