ESZENA

Dantza Zirkuituak “Artha”, “Maurizia” eta “Erritu” lanak proposatuko ditu asteburuan

Asteburu honetan, XIV. Dantza Zirkuituak Amorebieta-Etxanora, Galdakaora eta Basaurira eroango ditu honako lanak:  EliraIE taldearen Artha lana; Aukeran taldearen Maurizia lana; eta Kukai eta Sharon Fridman taldearen Erritu lana. Lehenengoa hilaren 9an, ostiralean, izango da Amorebieta-Etxanoko antzokian; bigarrena, ostiralean bertan, Galdakaoko Torrezabal kulturetxean, eta hirugarrena larunbatean, hilaren 10ean, Basauriko Social Antzokian.

Lan bat nabarmentzearren, Kukai eta Sharon Fridman taldearen Erritu obra berrienetakoa da. Kukai Dantzaren (2017ko Dantza Sari Nazionala) eta Sharon Fridman koreografo israeldar ospetsuaren (2015eko Max sariduna) arteko lankidetzaren emaitza da Erritu.

Euren dioten bezala, “norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren Erritua. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbanakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. Erritu bat guztiontzat”.

Urko Mitxelena, Nerea Vesga, Eneko Gil, Izar Aizpuru, Alain Maya eta Ibon Huarte arituko dira oholtza gainean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button