ESZENA

Dantza sorkuntza guztia gaurtik aurrea, BAD-en

Euskal sorkuntza berriaren eta nazioarteko konpainien lanik berritzaileenak Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren XVIII. Edizioak bilduko ditu, urriaren 20tik 29ra arte. Abangoardiako sormena, ikerkuntza sakonaren ondotik eta teknika berritzaileenak erabilita ekoizturiko obrak  eszenaratzeko, La Fundicion, BilbaoArte, Bilborock, Guggeheim museoko auditorioan, Campos Antzokia,  eta Pabellón 6 aretoetan, hogei konpainiaren eskutik helduko da Bilbora. Programazioak Estatu mailako hiru estreinaldi eta Euskadin lehen aldiz ikusiko diren hamar ikuskizun jasoko ditu.
Horrela, beste batzuen artean, Sra. Polaroiska, Ertza, Olatz Gorrotxategi, Khea Ziater, Eva Guerrero, Mugmus Laborategia, Khea Ziater edo Igor & Moreno konpainiek lanak eskainiko dituzte; ahaztu barik, MAuMren KT-83 dantza piezaren estreinaldia eta Adrian Schvarzsteinek zuzendu duen eta Bilboko eta Gasteizko udalek ekoiztu duten Lurrak euskal zirku garaikide ikusgarria.

Kanpotik etorriko diren batzuk ere nabarmendu daitezke:  Volmir Cordeiro dantzari eta koreografoa, Lagartijas tiradas al sol mexikarrak edo Taoufiq Izzeddiou eta Matija Ferlin; hain zuzen ere, programazio eszenikoari hasiera emateko Volmir Cordero dantzari eta koreografo gazteak Ines izeneko bakarreko dantza ikuskizuna estreinatuko du.

Ikuskizunez gain, jaialdiak irauten duen egunetan arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako zenbait jarduera berezi egingo dira; tailerrak eta Kataluniako Dantza Profesionalen Elkartearekin topaketa bat. Eta ez dira bakarrak izango, bideogintza, zinema eta abar ere egongo da.

Programazio guztia ikusteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button