ESZENA

“Dantza Sarean 2019”, Gasteizko dantza garaikideko zikloa

Dantza Sarean 2019 ekimenaren bigarren edizioa, maiatzaren 10, 11 eta 12an garatuko da hiri horretako Felix Petite Antzokian. Zikloak “dantza garaikidearen programazioa hirian normalizatu nahi du euskal koreografoen eskutik, eta parte hartzeko lantegiak, hitzaldiak zein familientzako dantza-eskaintza berezia hartzen ditu barne”.

Maiatzaren 10ean, 20:30etik aurrera Lasala taldeak Argia-Luz izeneko obra eskainiko du. Pieza horretan gauza sakratuei, garbitasunari, gauza fin eta makalei heltzen die, bai eta gauza gordinei, basatiei eta astakeriei ere.
Judith Argomaniz dantzariak 2013an Lasala sortu zuen. Ballet Biarritz Junior eta Amaury Dance Company konpainien parte izan da taldea, eta besteak beste, Nacho Duatoren obrak dantzatu ditu.

Hurrengo egunean, Lŏkke-Olatz de Andres konpainiak The Big Game oholtzaratuko du. The Big Game XVI. mendeko xake-joko bizidunetan oinarritzen da. Egoera bakoitzean, konpainiak bere lau dantzariekin eta tokiko talde gonbidatu batekin sormen-lantegi bat landuko du astebetez, eta hori emanaldiaren parte izango da aurkezpenaren egunean.

Azkenik, maiatzaren 12an, Maquinant Teatre konpainiak Salüq egingo du. Ikusizko poesiak, dantzak, arte plastikoek eta teknologia berriek bat egiten dute neskato heroi baten abentura handia kontatzeko. Familientzako ikuskizun horrek Mediterraneoko migrazioari heltzen dio neskato baten ikuspegitik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button