ESZENA

“Dantza Plazetan” ekimenaren XI. edizioa

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak euskal folklorearen aldeko apustua berriztatu du, Dantza plazetan egitarauaren XI. edizioarekin. Joan den larunbatean hasi zen programa, 20:00etan, Santiago plazan ospatu zen hileroko erromeriarekin.

Euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuz, Dantza Plazetan egitarauaren hamaikagarren edizioa jarri da martxan, herrietako plazetan egiten ziren erromeriak, dantza erakustaldiak eta kalejirak gaurkotzeko eta eskaintzeko. Egitaraua aurrera eraman ahal izateko, Bilboko zazpi dantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntza dago.
Horrexegatik, egitarauaren aurtengo edizioak 46 emanaldi bilduko ditu, urtean zehar banatuta Deustuko, Begoñako, Ibaiondoko eta Basurtu-Zorrotzako barrutietako plazetan.

Adibidez, hilero, azken zapatuan, Zazpi Kaleetako Santiagoko plazatxoan ospatuko da erromeria tradizionala, Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik.

Erromerien, emanaldien eta kalejiren egutegi osoa Bilboko Udaleko webgunean izango duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button