ESZENA

Dantza, musika eta poesia, Bilboko Arriagaren hitzorduak

Aste honetan makina bat kontu dakartza Bilboko Arriaga Antzokiak: Lucia Lacarraren dantza ikuskizuna, Vivaldiren musika duen kontzertua, eta Gabriel Arestiri buruzko poesia emanaldia.

Gaur berton, uztailaren 7an, 19:30ean, Lucia Lacarraren dantzaz gozamena hartuko dute zaleek. Matthew Golding bere partenairearekin eta Bilbao Sinfoniettaren zuzeneko musikarekin egingo du bere emanaldi ikusgarria: elkarrekin Reencuentro en danza eskainiko dute, “hainbat pieza integratuko dituen ikuskizun ederra”.

Beste aldetik, asteazkenean,  hilaren 8an, Passamezzo Antico ensamble barrokoaren musika zuzendaritzarekin, Jone Martinez eta Maite Maruri abeslariek ahotsa jarriko diote Vivaldiren  musikari kontzertu paregabe batean.

Eta ostegunean, uztailaren 9an, Miren Gaztañagak, Itxaso Quintanak, Mikel Losadak eta Gabriel Ocinak Gabriel Arestiren poesian sakonduko dute Gabriel Arestiren etxea defendituko dut ikusgarriarekin. “Estereotiporik gabeko bere Bilbotik abiatzen den eta XX. mendeko Europako pentsamenduaren korronte handien eragina biltzen duen bidaia. Musikarik gabeko kantata, hitzen kantata, lehorra, lau ahotsez eratutakoa, lurrean, asfaltoan, naturan, maitasunean eta etsipenean, nahien eta frustrazioen gainean landutako poesian zehar”. Ikuskizuna Arriaga Antzokiak ekoiztu eta Calixto Bieitok zuzendutakoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button