ESZENA

“Dantza Lurraldea” ekimena, Nafarroan

Urriaren azken egunotan eta azaro osoan zehar, Dantza Lurraldea ekimena barreiatuko da Nafarroan.  Tutera (Erribera), Tafalla (Erdialdea), Bera eta Lesaka (Iparraldea) herrialdeetan eszena garaikideenaren ordezkariak diren bost talde arituko dira.

Igande honetan izango da lehen saioa, Lesakako Harriondoa kultur etxean, Circle of trust & Logela taldearen Nagare obrarekin. Jaiotzen garenetik, inguruan dugun guztiak eragina du gugan. Nagare lanak eraginak esploratzen ditu, haien sorburuan, zergatikoetan, sakontzeko eta ikusteko.

Azaroaren 4an, Dantza Lurraldea ekimena Tafalla kulturgunean izango da Kukai Dantzaren Oskara obra ezagunarekin. Jon Mayak zuzentzen duen lana bi koreografia unibertso eta dantza ikuskera ezberdinen arteko topaketa da, sustrai herrikoienetatik hasi eta adierazpen abangoardiakoenetara.

Azaroaren 11n, Tafalla kulturgunea berriz, Daniel Abreu konpainiaren Venere lana ikusteko parada egongo da, zeinak maitasunera eta haren desordenetara eramango gaituen.

Azaroaren 20an, Beran izango da hitzordua. Olatz de Andres konpainiak El Cielo Ahora antzerki-lana eramango du hara. Pieza honek Pertseoren mitoa ikertzen du, egun zenbateraino dagoen indarrean ikusteko.

Azkenik, Tuterako Moncayo zinema aretoan, Brodas Bros taldeak Hipstory obra eskainiko du azaroaren 30ean. Hip hoparen historia azalpen koreografikoen eta umore gagen bidez azaltzen da lan honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button