ESZENA

Dantza inklusibo ikuskizuna, Andoaingo Bastero Kulturgunean

Aste honetako ostiralean, Andoaingo Bastero Kulturgunean Fritsch Company-ren Mesa para Tr3s izeneko dantza inklusibo ikuskizuna programatu da, 21:30etik aurrera.

70 minutuko proposamen honetan bederatzi dantzari (dibertsitatea dutenak eta ez dutenak)  ikusiko dituzue elkarrekin egindako dantza formatuan, gaur eguneko dantza garaikideko koreografo ezagunek egindako hiru atal eskaintzeko xedez.
Oholtzaratuko diren piezak honakoak dira: Antonio Ruz-en Ballhaus ; Patricia Ruz-en Café; eta Amaya Galeoteren Des/Envolturas . Lanok barne bidai bat proposatzen dute, Berlinen hasi eta Marrokoraino bakoitzaren muina aurkitzeko bidean.

Fritsch Company-ren helburua dibertsitate fisiko, psikiko, intelektual edo garapenekoa duten pertsonei arte eszenikoen bidez lan munduan integratzeko aukera ematea da. Taldea 16 gaitasun artistiko handia duten 16 kidek osatzen dute, guztiak ere Fundación Psico Ballet Maite León Arte Eszeniko Inklusiboen Eskolatik aukeratuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button