ESZENA

Dantza garaikideko tailerra Uda Ikastaroetan

Uztailaren 6tik 10era, EHUko Uda Ikastaroetan, Laura Etxebarriak koordinaturiko Dantza garaikideko tailerra programatu da Bizkaia Aretoan. Daniel Abreu, 2014ko Dantza Sari Nazionala izango da irakaslea.

Dantzari, antzezle eta diziplina bi horietako ikasleei zuzendutako ikastaro horrek dituen helburu zehatzak ditu: lehenengo zatia, lengoaia teknikoan, gorputzaren egituran eta laguntzetan zentratzen da. Bigarren zatian, ekintza eta mugimendua landuko dira, lengoaia ez kodifikatu batean (Gorputza argudioen komunikatzailea izango da. Adierazpen-moduan bilakaera behatzea).

Tailer honetarako parte-hartzaileen hautaketa egin da. Lehenengo fasean, interesdunek beren curriculuma bidali behar izan dute.
Izen-emateak eta CVak  bidaltzeko epea joan den ekainaren 19an amaitu zen.

Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button