ESZENA

Dantza garaikidearen lengoaia anitzak, “Lekuz Leku” jaialdian

Bilboko La Fundicion aretoak Lekuz Leku jaialdiaren XVI. edizioa abiatuko du. Uztailaren 7tik 10era, egitasmoak nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu Bilbon.

Lekuz Leku jaialdiak barnebiltzen duen helburua dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea da, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramanez. Hiriaren eta dantzaren arteko topaketa da, hiriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean. Beste aldetik, ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du dantzaren bidez, eta sormena, hurbiltasuna, dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen ditu, modu irekian, elkarrekintzako testuinguru batean.

Lekuz Leku jaialdiaren egitaraua, bihar, uztailak 7, hasiko da, Danser l’espace izeneko dokumentalarekin. Egun hauetan ikusi ahalko diren piezak honakoak dituzue: Abrazo, Rosas dants rosas, Block, Idi Begi, Mei-jo, Young Blood, Doppelgänger: Doppel-Leo, Ahotsak, Campo cerrado, eta Expectations will not kill.

Emanaldi guztien gaineko informazio zehatza, La Fundicion aretoak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button