ESZENA

Dantza garaikidearen gaineko hitzaldi dantzatua

Dantza Kultur Leioan egitarauaren barruan Toni Jodar adituak, dantza moderno eta garaikidearen gaineko hitzaldi dantzatua eskainiko du gaur.
Bere gorputzaren bidez, izaera pedagogikoa duen performance honetan, XX. mendean zehar emandako dantzaren garapena irakatsiko du umorea ere erabiliz. Bi saio izango dira: 12:00etan eta 19:00etan.

Toni Jodarrek bere gorputzaren bitartez erakusten du denboraren iragaitea, eta bere esperientzia eta umorea erabiltzen ditu, izaera pedagogikoa duen performance honetan.
Performancea, berez, irakurraldi sortzaile eta atsegina bihurtzen da, eta, bertan, dantza klasikotik gaurko egunetarainoko bilakaera agertzen du, gorputzak mugimenduan adierazteko erabiltzen dituen genero eta formei erreferentzia eginez.

Honetaz gain, urriaren 21ean, igandea, OtraDanza-Asun Noales konpainiak Ara dantza ikuskizuna eramango du Leioara, 20:00etan. Proposaturiko bidaia honek gorputza, espazioa eta joko koreografikoak gainditzen ditu, ikuslearen zentzumenekin, emozioarekin, sorpresarekin eta sentimenduarekin konektatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button