MUSIKA

Rock-and-rolla eta elektronika Ttan Ttakun Festan

Larunbatean, urtarrilak 12, Ttan Ttakun Donostiako irrati euskaldun libreak urteko festa egingo du Gipuzkoako hiriburuko Gazteszena aretoan. Hala, 23:00etatik 6:30era bitarte rock kontzertuak eta saio elektronikoak izango dira.

Gazteszenaren areto nagusian rock kontzertuak izango dira: The Rippers, La URSS, Temblores eta Baron Roskow.

The Rippers taldea Kataluniatik dator eta ibilbide luzeko proiektua da. Izan ere, duela hamazazpi urte hasi ziren jotzen. Oraintsu FIRE TRACTAäT izenburuko lana argitaratu dute Bartzelonako BCore diskoetxe ezagunarekin. Grabazioan AEBetako The Wipers punk talde mitikoaren zantzuak nabaritzen dira. Jarraian disko horretako kantu bat entzun dezakezue:

Gainontzeko taldeei dagokienez, La URSS Granadako punk taldea da. Temblores, aldiz, Bizkaiko banda psychobilly-a da, eta, azkenik, Temblores Los Temblores-eko taldekideen egitasmo akustikoa da.

Hitzaldi aretoan (zapatilla aretoa), berriz, elektro gaua izango da Platiblond Extreme, Ivan Device, Aleksandr Tresorg eta Ttan Ttakun Elektro disko jartzaileen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button