IKUS-ENTZUN

“Dantza” filma ikusgai ipar Euskal Herriko hainbat herritan

Telmo Esnal egilearen Dantza filmak bira egingo du Iparraldeko hainbat herritatik.  Emanaldiekin batera gaualdi bereziak ere antolatuko dira.

Irailaren 10ean Baionako Atalante zinegelan ikusgai izango da. Gero, Donapaleu (irailaren 20an) eta Hendaian (irailaren 21ean) izango da. Urrian, filmak Hazparne, Kanbo, Donibane Garazi bisitatuko ditu.

Telmo Esnal zinegile zarauztarraren hirugarren film luzea da Dantza. Makina bat tokitan izan da ikusgai, eta bidaia luzeak egin ditu herrialde askotara., eta nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte.

Dantza, “tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat da. Asmo handiko sormen-apustu handia egin du zinemagileak film honetan; Koldobika Jauregi artistak zuzendu du bertan islatzen den unibertso estetiko eta bisuala, eta Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta folkloristak izan du koreografiak koordinatzeko eta ikuskatzeko eginkizuna”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button