Nontzeberri

Dantza eta Hiesaren arteko loturari buruzko koreografia

Hiesaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko Egunaren kariaz, Azkuna Zentroak Aimar Perez Gali koreografoaren The Touching Community pieza aurkeztu du azaroaren 30ean, larunbatean, 19:30ean. Lan horrek Hiesak dantzaren esparruan duen eraginean sakontzen du.

2015eko urtearen amaieran, Aimar Perez Galik hiesak Espainiako eta Latinoamerikako dantza-arloko komunitatean zeukan inpaktuari buruzko ikerketa bat egin zuen. The Touching Community lan intimoa eta afektiboa da, eta gaur egun ere “agerian jarri eta behar den sentsibilitatez landu beharreko garai bati ekiten dio. Lan bat memoriaz, goizegi dantzatzeari utzi zioten dantzariez, ahultasun handiko une batean sendo eratu zen komunitate batez, eta, batez ere, ukimenaz eta kontaktuaz, bizirik irauteko tresna gisa hartuta. Eta, gehienbat, amodioaz, aldaketaz eta beldurraz mintzo den lan bat.”

1980ko eta 1990eko hamarkadetan, Hiesa erabat zabaldu zen, eta gaur egun ere birusak hedatzen jarraitzen du, baina ez da gaixotasun hilgarritzat hartzen. The Touching Community lanaren abiaburua “bi hamarkada horietan hiesaren epidemiak izan zuen inpaktuaren azterketa da; ekintza performatiko bat sortu, eta gonbit egiten dio ikusleari ukitua izatera sentsibilitate- eta afektibitate-mailetan”.

Dantzari, koreografo, ikerlari, pedagogo eta idazle moduan aritzen den Aimar Perez Galik zuzentzen duen piezan Oscar Dasi, Jesus Bravo, Jaime Conde-Salazar dantzariek hartzen dute parte, Galirekin berarekin batera.

Aimar Perez Gali Bartzelonako Institut del Teatreko Dantzaren Goi Kontserbatorioko irakaslea da 2014tik, eta ¡Encarna! irakurle-taldea koordinatzen du era kolektiboan MACBAn 2017an hasi zirenetik. 2016az geroztik Bartzelonako Kultura Kontseiluko kidea da.

Exit mobile version