ESZENA

Dantza eta antzezpen interpretazio ikastaroak Bilbaoeszenan

Bizbak UPV/EHUk, Bilbaoeszenarekin lankidetzan, antolatutako dantza eta antzezpen interpretazio ikastaroetarako aurre-inskripzio epea zabalik da gaurtik 14ra bitarte.

Prestakuntza urria eta maiatza artean egingo da Bilbaoeszenan, eta aukeraketa libreko kredituak emango dizkiete EHUko ikasleei.

Dantza ikastaroak 180 ikastordu izango ditu, eta urriaren 18an hasiko dira. Ikastaro osoa eginez gero, aukeraketa libreko 12 kreditu lortuko dira. Matrikulazioa urriaren 3tik 14ra bitartean  egingo da, eta ikastaroaren aurkezpen publikoa urriaren 4an izango da.

Antzerki ikastaroa, berriz, antzezpen interpretaziorako hastapeneko ikastaro gisa planteatzen da. Prestakuntzak 60 ordu izango ditu, eta urriaren 27tik maiatzaren 31ra bitartean egingo da, gaztelaniaz eta euskaraz. Ikastaro hori egiteko ez da aurretik esperientzia izaterik eskatuko, ezta EHUn matrikulatuta egoterik ere, baina bertako ikasleek lehentasuna izango dute.

Ikastaroei buruzko informazio guztia hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button