ESZENA

Dantza eta antzerkia Leioako udazkenean

Kultur Leioak zenbait dantza ikuskizun atondu ditu Auditoriumean Dantza… eszenatokira zikloaren baitan. Hala, irailaren 29an Perdiendo el tiempo (Mar Gomez konpainia) ikuskizuna izango da, dantza eta zirkoa uztartzen dituena.

Urrian beste bi ikuskizun gehiago izango dira: 7an, Consonant obra ikusi ahalko da, zeinak dantza, antzerkia, teknologi berriak eta arte plastikoak batzen dituen; 18an, berriz, Toni Jodarrek dantza moderno eta dantza garaikidea aztertuko ditu hitzaldi dantzatua dela medio, 

Antzerkiari dagokionez, askotariko antzezlanak izango dira Auditoriumean, 20:30ean. Hala, urriaren 5ean Samuel A. Taylorren Avanti obra umoretsua taularatuko du Traspasos K konpainiak.

Azaroari dagokionez, Artedramak Publikoari gorroto lana estreinatuko du, Xabier Mendigurenen testuetatik abiatuta. 23an, berriz, Teatro de La Abadíakoek, Teatre Lliurerekiko koprodukzioan, En la luna eszenaratuko dute. Azkenik, abenduaren 14an Andaluziako La Zaranda konpainiak, Antzerki Sari Nazionala duena, Nadie lo quiere creer eramango du Leioako Auditoriumera.

Ikuskizun guzti hauek eta gehiago kulturleioa.com webgunearen agendan kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button