ESZENA

Dantza, akrobazia eta musika “Ronde Bi Ahizpa” lanean

Gaur, martxoaren 27an, 20:30ean, Rouge Eléa konpainiak Ronde Bi Ahizpa izeneko lana eskainiko du Senperen.

Dantza, akrobazia eta musika uztartzen dituen Ronde Bi Ahizpa lana aireko zirkoko eta dantzako pieza bat da, bi ahizpek daramatena, besaulki baten inguruan eta dilinda-argi tramankulu baten azpian. “Dantza pasatzen da kidetasunean eta lehian, maitasunaren eta aharren artean…

Bi ahizpak biraka, erorka, altxatuz eta dantzan ibiliko dira, irriak eta malkoak elkar lotuz doazen bitartean, horixe baita ikusgarriaren haria: “haurridetasuna bozkariatzen du eta anai-arreben arteko harreman korapilatsuak airatzen. Senezko gorputzak jostaka, elkar doi-doia ukitzen, elkarrengandik iheska, akitzen, elkar besarkatzen. Galduriko xalotasuna dar-dar; gure begien aitzinean, bere buruaren xerka dabilen etorkizuna bezalaxe”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button