ARTEA

Azaroko Getxoko Komiki eta Manga Azoka prest

Josep Maria Berenguer, La Cupula Ediciones Bartzelonako argitaletxeko zuzendaria, eta Bilboko Astiberri argitaletxe izango dira aurtengo Komiki eta Manga Azokaren omenduak. Azokaren 10. ekitaldia azaroaren 25etik 27ra izango da Areetako Geltokia plazan.

Josep Maria Berenguer 1944an jaio zen Bartzelonan eta Arte Ederrak ikasi zituen Stockholmen. 1979. urtean El Vibora aldizkaria sortu zuen Josep Toutainek lagunduta eta, ordutik hona, argitaletxe horretako zuzendari literarioa izan da. Hasiera-hasieratik kalitatezko komiki independente eta hiritarraren aldeko apustu egin zuen, egile eta irakurle belaunaldi oso batentzako erreferentzia bilakatu delarik. La Cúpularen eskutik Max, Gallardo, Mediavilla, Nazario, Martí Riera, Mariscal eta Alfredo Pons egile berriek bere burua ezagutzera eman zuten

Bilboko Astiberri argitaletxea, berriz, martxoaren 2011n eratu zen. Ospe handiko artistek eginiko kalitate literario handiko lanak argitaratzea du xede. Horrela, Edmon Baudoin, Jason Lutes, Frederik Peeters, Craig Thomson, Lewis Trondheim, Jason, Neil Gaiman, Dave McKean, Guy Delisle eta Alex Robinson egileen aldeko apustu egin du eta, apurka, artista horiek zaleen artean erreferentzia bilakatu dira. Halaber, estatuko egile berrien zein eskarmentu handikoen lana sustatu du eta, horri esker, zenbait artisten lanak esportatzea lortu du Astiberrik; tartean, Luis Duran, Raquel Alzate, Javier de Isusi, Paco Roca, Fermin Solis, Lorenzo Gomez, Fidel Martinez, Jorge García eta David Rubin aipatu daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button