Nontzeberri

Dantz Musika Garaikide eta Elektronikoaren Topagunean 40tik gora sortzailek parte hartuko dute

Abuztuaren 30an eta 31n eta irailaren 1ean egingo da Donostiako Tabakaleran, Gazteszena eta hiriko hainbat klubetan Dantz Musika Garaikide eta Elektronikoaren Topagunea. Ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, 40 artistarekin osatu dute kartel zabala, baina oraindik gehiago gehituko dira.

Sortzaile horietatik erdia emakumezkoak izango dira, eta atzerrikoak iaz etorri zirenen bikoitza izango da. Hazkunde horren aurrean, antolatzaileek beste egun bat gehitu diote jaialdiari. “Bi  eguneko jaialdia izatetik hiru egunekora pasa da”.

Aurten, gainera, askotariko gaien bozgorailu izango da topagunea: “gai eta kezka garaikide eta globalak azaleratu eta hausnartzera eraman nahi ditugu: 21 hamarkadako esklabotasuna / lan baldintza garaikideak; Emakume arabiarrak; Mugak eta immigrazioa; Zaintza dronak eta monitorizazioa;  Soinu urrunak eta periferikoak; LGTBIQ komunitateak; eta, azkenik, Klima-aldaketa eta kodizia politikoa”.

Jaialdian parte hartu duten sortzaileen artean hauexek daude: Lander Urtizberea, Les Alsborregach, Aitor MU, Aneguria, RRUCCULLA, El_Txef_A, Annette Krebs, Baleaonda, Asier Balzategi, Claire Bergerault, Deena Abdelwahed eta Emesutan. Horietako asko euskaldunak eta emakumeak.

Informazio gehiago: dantz.eu.

Exit mobile version