ARTEA

Daniel Txopitearen omenezko sormen lantegiak ondu dituzte Durangon

Durangoko Arte eta Historia Museoak, Daniel Txopitearen heriotzaren hogeigarren urteurrena gogora ekarriz,  hainbat ekimen ondu ditu. Oraingoan, heldu eta umeentzako lantegiak antolatu ditu eta helduei zuzendutakoa, datorren ekainaren 20an, 19:00etan izango da.

Bertan, Ainize Txopitea alaba, artista eta komisarioak, sormena garatzeko estrategiak azalduko ditu, collagea eta marrazkiaren bitartez, metodologia erabilgarrien gogoetak azalduz.

Daniel Txopitearen lan geometriko bat deseginez, bere unibertsoa birsortzea bilatuko da lantegian, bere prozesu sortzailearen eta teknikaren inguruan. Hala, ariketa praktiko bat egingo da, “Titan laranja koadroaren agertokia birsortzeko asmoz”, azaltzen dute antolatzaileek.

Eta ekainaren 27an, eguerdiko 12:00etan, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat pentsaturiko sormen lantegia egingo da Daniel Txopitearen erakusketaren harira.

Bertan, artistaren erakusketa oinarri hartuta, surrealismoarekin lotutako fikzioak eta geometriak landuko dira. Museoko arduradunek azaltzen dutenez, “ametsen munduan sortzen diren irudiak landuko ditugu eta aldi berean, geometriaz baliatuta beste irudi batzuk ere sortuko ditugu. Bien arteko desberdintasunari buruz hausnartuko da. Zergatik ote dira hain desberdinak?, galdera erantzuten saiatuko dira lantegi honetan.

Bestetik, artista horren omenezko ekimenen barruan, uztailaren 7ra arte ikusgai dago Daniel Txopitearen Geometriak eta Fikzioak bilduma. Lagin honetan Txopitearen ibilbide oparoko hiru lan-gorputz zehatz jorratzen dira: Kolosoak eta Titanak seriea, bere azken sorkuntza-garaikoa; forma intuitiboaz osatzen den Figurazio Fantastikoa seriea; eta bere bizitzari eta lanari buruz bere alabak egindako dokumentala.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button