MUSIKA

Dani Nel-lo y los Saxofonistas Salvajes, Anaut eta Javier Sun, Donostiako Musikagela Fest jaialdian

Larunbatean, Donostiako Memoriaren Lorategian, Musikagela Fest jaialdiaren lehenengo edizioa egingo dute, eguerditik hasi eta iluntzera bitarte. Musikagela Donostiako musikariei zuzendutako zerbitzua da; hortaz, hainbat musikari donostiarrek parte hartuko dute ekitaldian, baina baita Donostiatik kanpokoek ere, Bartzelonako Dani Nel-lo y los Saxofonistas Salvajes eta Madrilgo Anaut, hain zuzen.

“Musikagela, Donostiako musika anplifikatua egiten duten taldeei zuzendutako zerbitzu publikoa da. Hiriko musika-jarduera sustatzeko eta dinamizatzeko proiektu bat da, entsegurako lokalak, kontzertuak, ikastaroak, aholkularitza eta beste ekimen batzuk barne hartzen dituena. Intxaurrondo eta Egia Kultur Etxeetan kokatuta dago”.

Hala, hauexek izango dira Musikagela Fest jaialdian parte hartuko duten taldeak, 12:30etik aurrera: Physis vs. Pelax, Anaut, Premodernos, Tenpera, Txarkey, Frank, Javier Sun eta Dani Nel-lo y Los Saxofonistas Salvajes.

Horrekin batera, bestelako jarduerak ere izango dira egun osoan: gaztetxoentzako Beat Box tailerra, umeentzako Sortze espazioa – Musika generoak, musika tresnen tailerra eta azoka, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button