LITERATURA

Danele Sarriugarteren “Azala erre” eleberria izango dute xede Eako Eskolondon

Irailaren 21ean ostirala, 19:30ean Eako Eskolondon, Danele Sarriugarteren Azala erre (Elkar, 2018) nobelaz hitz egingo dute.

Bere lehenengo liburuan (Erraiak, Elkar 2014) erakutsi zuen moduan, inolako lotura linguistikok eta psikologikok estutu gabe idaztea du ezaugarritzat Sarriugartek, bai formari, baita edukiari dagokionez ere. Eta horrela erakusten digu bere bigarren eleberri honetan ere.

Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko bi modu jarriko dira talkan. Hainbat galderen inguruko zenbait hausnarketa azaleratzen ditu lan honetan Sarriugartek. Zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, arrakasta eta porrota dira besteak beste, Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.

Danele Sarriugarte Mochales 1989an Elgoibarren  jaioa, itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatua da eta 2014an XV. Igartza Sariaren irabazle, Erraiak izeneko eleberri proiektuarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button