MUSIKA

Dan Brodie country eta blues musikari australiarra, Oñatin

Australiako Melbourne hirian jaiotako Dan Brodiek Oñatiko Pako tabernan joko du igandean, maiatzak 24, 19:30etik aurrera.

Gitarra-jotzaileak Big Hearted Lovin Man: A Retrospective 1999??2014 izenburuko CD bilduma argitaratu du, iragan martxoan. Iaz, Run Yourself Ragged izenburuko EP elektrikoa kaleratu zuen The Grieving Widows taldearen laguntzarekin.

2013an, berriz, Deep Deep Love lan akustikoa grabatu zuen, eta Pako tabernak jakanarazi duenez, disko horretan bildutako doinuak joko ditu, formatu akustikoan.

1998an plazaratu zuen estreinako diskoa Brodiek, eta orotara sei lan argitaratu ditu. Disko horietan ekoizle entzutetsuekin jardun du, tartean, Tom Waits musikariarekin aritu den Oz Fritz eta Willie Nelson country musikari ezagunarekin lan egin duen John Wooler.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button