IKUS-ENTZUN

LABO esperimentala, berriz Donostian

Aurten ere Donostiara joango dira Clermont-Ferrand Nazioarteko Zinemaldiko film labur esperimentalak. LABO saila, 30 film laburrik harrigarrienek osatuko dute aurten. Emanaldiak, otsailaren 26 eta 28an, eta martxoaren 1 eta 2an izango dira.

Aurten sail hori baino lehenago, zinemaldia potolotuko da Kimuak programarekin.  Hala, otsailaren 25ean, Kimuak programako 2012ko hautaketa osatzen duten zazpi film labur proiektatuko dira Antzoki Zaharrean. Honakoak izango dira ikusiko diren lanak: Voice Over Martín Roseterena, Monsters Do Not Exist Paul Urkijorena, Deus Et Machina Koldo Almandozena, Casa Vacía Jesús Maria Palaciosena, Beerbug Ander Mendiarena, Bajo La Almohada Isabel Herguerarena eta azkenik, Agua! Mikel Ruedarena.

Film labur guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, azpitituluekin; astelehen, astearte eta larunbatean, gaztelaniaz; ostegun eta ostiralean, euskaraz.

Hauez gain, LABO sailaren barruan eskainiko diren film guztiez gain, aipatzekoak dira Sari Nagusia eta Ikusleen Saria izan den A Story for the Modlins (Sergio Oksman, Espainia), Canal+ Saria Rauch und Spiegel (Nick Moore, Australia) eta Epaimahaiaren Sari Berezia Sizígia (Luis Urbano, Portugal).

Gainera, Andres Duque (Caracas, 1972) zine esperimentaleko El cine soy yo  ikastaroa zuzenduko du, Zinema, sorkuntza eta egiletza ikus-entzunezko garaikidean lelopean. Teknologia berriek, eta zinegileen zein zine zaleen aldaketak, zine sorkuntzan duten eragina izango du ardatz ikastaroak, zeina LABO 2013 film labur esperimentalen jaialdiaren baitan ondu duten.

Izan ere, LABO otsailaren 25etik martxoaren 2ra bitarte egingo da, eta Duquek zuzenduko duen ikastaroa, berriz, otsailaren  25, 26, 27, 28an eta martxoaren 1ean

Programazio guztia begiratu nahi baduzue, hemen klikatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button