IKUS-ENTZUN

“Cuori puri” filma pantailaratuko du gaur Donostiako Kresala zineklubak

Roberto De Paolis zinegile italiarrak 2017an estreinatutako Cuori Puri izenburuko lana pantailaratuko du gaur Donostiako Kresala zineklubak, Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera. El Diario Vasco egunkariko zine-kritikari Mikel G. Gurpeguik aurkeztuko du emanaldia.

Filma drama bat da, ezinezko maitasun-istorio baten inguruan ardazten dena; emakume gazte erlijioso baten eta mutil gazte gatazkatsu baten arteko amodioa da, hain zuzen.

Hauxe da filmaren sinopsia: “Agnese eta Stefano oso desberdinak dira. Lehenak 17 urte bakarrik ditu, amarekin bizi da eta ezkondu arteko kastitate-botoa egitear dago. Bigarrena 25 urteko gizon bat da, izaera bortitzekoa eta iragan ilunekoa. Bien arteko ustekabeko elkartzeak araztasun sentimendu bat eragingo du”.

Erromako bi gazteen arteko afera sotiltasunez kontatzen du De Paolis zinegileak. Zinegilearen debuta da filma, eta benetakotasuna islatzen du. Gai unibertsalak jorratzen dituen filma da, baina ikuspegi sentibera eta humanoa erabiliz. Aktoreen lana bikaina da: Selene Caramazzak aktore onenaren saria jaso zuen Sevillako Jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button