ARTEA

Cruz Larrañetaren argazki albuma, Donostian

Argazki zaharrekin ondutako Albuma izenburuko erakusketa inauguratuko du gaur Cruz Larrañeta donostiarrak, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean. Erakusketa zabalik egongo da otsailaren 20ra arte.

Larrañetaren proposamena argazki zaharren bidez egindako bidaia estetikoa eta sentimentala da. Horretarako, ganbaretan, bigarren eskuko merkatuetan edo maleta zaharretan aurkitutako kristalezko edo zeluloideko plakak erabili ditu.

Larrañetaren arabera, “Albuma egitasmoak denboraren iragateak hondatutako irudi horiek berreskuratu egiten ditu, eta txeraz eta irudimenez zaharberritu. Bizitza berria eta bestelako begirada ematen die, sekula izan ez zuten kolorearen bidez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button