MUSIKA

Cró eta Sofa taldeek Bermeon joko dute ostiralean

Cró Vigo hiriko laukotea da, eta Mounstros izenburuko lana aurkeztuko du ostiralean, Bermeoko Kapillan. Galiziarrekin batera, Sofa zarauztarrak izango dira. Emanaldia 21:00etan hasiko da.

Cibran Rey (bateria), David Santos (baxua), Ruben Abad (gitarra) eta Xabier Nuñes (teklatua) musikariek osatzen dute Cró! rock banda. 2013an, Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketa irabazi zuten, pop-rock atalean.

Taldearen doinuetan askotariko eraginak biltzen dira: rock progresiboa, esperimentala, grungea eta math-rocka, besteak beste. Grunge eztandan sortutako Soundgarden edo Screming Trees taldeekin pareka daiteke galiziarren proposamena. King Crimson eta Radiohead taldeen artean dagoen esparru lausoan ere aritzen direla esan dute zenbait ahotsek.

Sofa taldeak math-rock melodikoa eta instrumentala jorratzen du. Hirukoteak II izenburuko lana aurkeztuko du. Jonbe Martinez (gitarra), Kepa Izeta (baxua) eta Imanol Sesma (bateria) musikariek 2004an eratu zuten Sofa taldea.

Hirukote gipuzkoarrak bi diskoa argitaratu ditu, I, 2015ean, eta ostiralean aurkeztuko duen II, biak ala biak  Bonberenea Ekintzak zigiluarekin plazaratuak. Karlos Osinagarekin Txap teknikaria grabatutako eta nahastutako lana da. Masterizazioaz, berriz, Jonan Ordorika arduratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button