IKUS-ENTZUN

“Costa da Morte” filma aurkeztuko du gaur FAS zineklubak

Bilboko FAS zineklubak Lois Patiño zinegilearen Costa da Morte (Espainia, 2013) filma pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean.

Horrekin batera, Unai Alonso, Yaël Gaitero eta Iñaki Uriarte zuzendariek iaz filmatu zuten Oda a la fábrica abandonada film laburra aurkeztuko dute.

FAS zineklubaren arabera, “Galiziako La Costa da Morte-ren argazkia da, ikuspegi etnografiko eta paisajistikoa oinarri hartuz. Gainera, lurraldeko irudimen kolektiboa aztertzen du: izaera ozeanikoa duen herrialde baten alderdi sendoa, erromatarren ustez munduaren azkena zena eta hondoratze tragikoak ikustera ohituta dagoena. Baserri giroko ohiko lanbideetan jarduten duten pertsonaien hautaketa eginez dokumental honi esker hausnarketa egin dezakegu paisaiak jendearengan duen eraginaren inguruan”.

FAS zineklubaren webgunean irakurria dugunez, filmaren zuzendari Lois Patiño ere emanaldian izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button