MUSIKA

Helsinkiko FUN post-hardcore taldeak Getarian joko du

FUN 2001 urtean eratu zen Helsinkin, eta 90eko hamarkadan sorturiko post-hardcore zaratsua jorratzen du, Touch and Go eta Anphetamine Reptile diskoetxeekin grabatzen zuten taldeen erara, tartean, Shellac edo Jesus Lizard. Taldea Getariako gaztetxean izango da ostiralean, hilak 20.

Finlandiarrek dagoeneko ibilbide luzea egin dute eta hainbat talderekin jo dute zuzenean, hala nola, lehen aipaturiko Jesus Lizard, Nomeansno, Polvo edo Deerhof. Horrenbeste maite dute 90eko hamarkadako post-hardcore estiloa, non Shellac bandako bi taldekiderekin grabatu baitituzte bi disko. Hain zuzen ere, azkenaurrekoa, Zu-pa!, Steve Albinirekin (gitarra jotzailea) eta berriena, New, 13, Bob Weston-ekin (baxu jotzailea). Biak ala biak Chicago hirian grabaturikoak.

FUN Europako post-hardcore talde interesgarrienetarikoa da, eta bere zuzenekoa indartsua, dinamikoa eta perfekzionista omen da. Hirukoteak Getariako gaztetxean joko du ostiralean, hilak 20.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button