IKUS-ENTZUN

“Cortada” jaialdia hastear da

Cortada jaialdia EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatzen du Gasteizen, Vital Fundazioaren eta Gasteizko Udalaren babesarekin. Aurten, abenduaren 12tik 15era bere XXII. edizioa izango da.

Edizio honetan 48 izan dira hautatutako film laburrak. Cortadaren espirituak “molde tradizionaletatik aldentzen den zinema berritzailearen aldeko apustua mantentzen du, betiere publiko handiak eta, bereziki, unibertsitateko gazteek gustuko duten zinema generikoa ahaztu gabe”.

Atal Ofizialean fikziozko film laburrak, animaziozko film laburrak eta dokumental laburrak batuko dira, baita Gureak euskal atal ofiziala ere. Betiko lez, horiez gain,  Hemengoak (Arabako film laburrak), Unilabur eta Ehulabur (unibertsitatekoak) atalak ere martxan izango dira. Urtero bezala, jaialdia sari banaketarekin amaituko da, abenduaren 15ean.

Horretaz guztiaz gain, abenduaren 14an, Euskal Zinemaren Eguna ospatuko dute bertan.

Programazio guztia, filmak, ordutegiak eta abar: Cortada

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button