MUSIKA

Elorrion eskaintza zabala eskainiko du Musikaire jaialdiak

Elorrion Musikaire jaialdi klasikoa antolatu dute, eta uztailaren 7tik 29ra garatuko da. Aurtengoa jaialdiaren 23. edizioa izango da, eta gustu handiz, eskaintza zabala ondu da programazioaren barruan: flamenko jazz, pop, swing, jazz, blues edo rock musika, antzerkia, dantza,….

Bihar hasiko da ekimena Deabru Beltzak taldeak egingo duen Circle Of Fire izeneko ikuskizunarekin. Ikusleekiko topaketa eta elkarrekintza sustatzen duen kale ikuskizun harrigarria. Protagonista sua da, eta hori lortzeko hainbat modu daude: danborren talkak txinpartak sortzen ditu, horiek beroa transmititzen dute, eta azkenean koloreak, usainak, erritmoak, argiak eta suaren zurrunbiloak giro paregabea sortzen dute.

Larunbatean Neomak taldearen txanda izango da. Taldean zazpi kide daude, zazpi emakumeren ahotsak, eta beti ere pandero eta dantzekin inguraturik. “Txikitandik musikan jardun duten zazpi emakume, aurrez Kepa Junkerarekin Sorginak izenpean jardunak, eta orain proiektu berrian.” Etenaldi baten ostean, suaren garrak irauten duela ohartu eta, ilusio handiz, proiektu berri bat jarri zuten martxan: Neomak.

Asteburuari amaiera emateko, txikienentzako ikusgarria egingo dute Pirritx, Porrtx eta Marimotots pailazoek.

Datorren asteko hitzorduetan denetarik izango da: Verde Prato, Ruper Ordorika, Janus Lester,…

Programazio osoa ikusteko: Musikaire.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button