IKUS-ENTZUN

“Cortada” film laburren jaialdia gaur hasiko da

Gaurtik ostiralera arte, Vitoria-Gasteizko XVIII. Film Laburren Jaialdia egingo da. Aurten, 528 film jaso dituzte, iaz baino 27 gehiago, eta horietatik 71 hautatu dituzte antolatzaileek; hain zuzen ere, 71 horiek egunotan proiektatuko dira, eta epaimahaiak eta ikus-entzuleek lan onenak aukeratu beharko dituzte.

Lehiaketako ohiko sail ofizialez gain (Fikzioa, Animazioa, Dokumentala, Gureak eta Hemengoak), aurten, nobedade gisa, unibertsitate ikasleek egindako film laburrak jasoko dituen sekzioa ere izango da.

Horretaz gainera, oraintsu hildako Alex Angulo aktorea ere omenduko du lehiaketak. “Gure lagun Alex Angulo aktore bikaina ez dugu ahaztu; bere ibilbide osoan zehar hainbat film laburretan hartu zuen parte, eta ekimen hau berari eskainiko diogu, ahal bezain modu xumean: bere azken lanetako bat proiektatuko dugu, Namnala, eta Sail Ofizialean lehiatuko da”.

Jaialdiari buruzko informazio guztia: festivalcortada.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button