IKUS-ENTZUN

“Cortada 2019”, Gasteizko Film Laburren jaialdira lanak bidaltzeko epea zabalik

EHUko Arabako Campusak bultzatzen duen Gasteizko Film Laburren jaialdia, Cortada, abenduaren 11tik 14ra egingo da aurten. Hara lanak bidaltzeko baldintzak argitaratu dituzte.

Cortadan 2018an eta 2019an ekoitzitako filmak aurkeztu ahal dira, betiere gehienez 30 minutu irauten badute. Egile bakoitzak bi film labur aurkez ditzake asko jota.

Cortadako Atal Ofizialean sartuko dira hautaketa batzordeak aukeratzen dituen fikziozko film laburrak, dokumentalak eta animaziozko film laburrak. Euskal film laburrak Gureak atalean bilduko dira. Azken honen barruan parte hartzeko, film laburren egileek ziurtatu beharko dute Euskal Herrian jaio edota bizi direla. Horiez gain, Unilabur eta Ehulabur atalen bidez, unibertsitateetan egindako film laburrak sustatu nahi dira. Eta Hemengoak atalean Arabako Lurralde Historikoan ekoitzi eta egindako filmak bilduko dira.

Lehiaketak euskarazko ikus-entzunezko sorkuntza sustatu eta aintzatetsi nahi da, eta horretarako  Euskarazko Film Laburrik Onenaren saria eratu du.

Sariak eta bestelako betebeharrak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button