IKUS-ENTZUN

“Cortada 2018” Film Laburren Jaialdian lanak aurkezteko epea zabalik

EHUko Arabako Campusak bultzatzen duen Cortada 2018 Film Laburren Jaialdia, abenduaren 12tik 15era egingo da aurten. Dagoeneko, lanak aurkezteko epea zabalik dago; irailaren 10era bitartean luzatuko da.

Lan interesgarriren bat eskuartean baduzue, adi honako baldintzei: 2017an eta 2018an ekoitzitako filmak aurkeztu ahal izango dira, gehienez 30 minutukoak. Egile bakoitzak gehienez ere bi film labur aurkeztu ahal izango ditu. Gehiago aurkeztuz gero, hautaketa batzordeak ez du pertsona horrek bidalitako lanik baloratuko.
Lehiaketak Atal Ofiziala izango du. Atal horretan sartuko dira hautaketa batzordeak hautatutako Fikzioa, Dokumentala eta Animazioa kategorietako film laburrak. Gureak atalean Euskal Herriko film laburrak aukeratuko dira, eta horiek ere Atal Ofizialean sartuko dira.
Gureak atalean parte hartzeko, film laburren egileek egiaztatu beharko dute Euskal herrikoak direla.

Jaialdiak lehiaketan sartzen diren beste atal batzuk ere baditu. Hala, Unilabur eta Ehulabur atalen helburua da unibertsitate eta zinema-eskoletan egindako film laburrak sustatzea. Atal Ofizialaz kanpoko beste bat Hemengoak izenekoa da, Arabako Lurralde Historikoan ekoiztu eta errealizatutako film laburrei zuzendua.
Edizio honetan, Euskarazko Film Laburrik Onenaren saria ere egongo da, hizkuntza horretako ikus-entzunezko sorkuntza sustatzeko eta balioa emateko.

Sariei dagokienez, film laburrik onenak 2.000 euro eta garaikurra hartuko ditu, eta Gureak sariko euskal film laburrik onenak 1.000 euro eta garaikurra. Beste sari guztiak (dozena bat baino gehiago) 500 euroren bueltan daude.

Bete beharreko baldintza guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button