ESZENA

“Coordenadas” lana, gaur eta bihar Arriaga Antzokian

Gaur eta bihar, azaroaren 23an eta 24an, Olatz Gorrotxategiren Coordenadas izeneko testu berria eszenaratuko da Arriaga Antzokian. Obra hau Donostia 2016ren Dramaturgia Berriak proiektuaren barruan sortutakoa da.

Olatz Ganboa, Aritza Rodríguez eta Natxo Montero lanaren protagonistak, gaur egun oraindik ere etxera itzultzeko bidaian jarraitzen duten milaka pertsona bezala ainguratuta daude. “Urte batzuk geroagoko herrialde baten memoria kolektiboaren topaketarekin amaituko den egiaren banakako bilaketa antzezten da Coordenadas dramaturgiaren barruan, oroimen historikori buruz hausnartzeko”.

Arriaga antzokiaren arabera, “eszenografiak, mugatutako labirintoa erakusten duen definitu gabeko espazioa proposatzen du eta bertan, lurraren gainean, pertsonaien angustia sentitzen da. Euren ignominia gainditzeko, beste dimentsio batean ikusteko gainezka egiten duten irudi gisa azaleratzen diren oroitzapenak asmatuko dituzte. Azpimarragarriak dira Koldo Bellosok argiztapenean eta ikustekoetan egiten duen ekarpen bikaina, Peio Duranen jantzi aukeraketa egokia eta tramara oso ondo egokitzen diren atmosferak sortzen dituen Carlos Imazen musika eraginkorra”.
Egitasmoa Donostia 2016 Fundazioaren bultzadaz sortu da, Victoria Eugenia Antzokiaren, Gasteizko Principal Antzokiaren eta Arriaga Antzokiaren lankidetzarekin. Dramaturgia Berriak proiektuaren xedea idazketa dramatiko propioa sustatzea da beka batez bidez, ahots eta testu berriekin elikaturik obra berria sortu ahal izateko. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button