MUSIKA

A Contra Blues talde katalanak Ermuan joko du

Larunbatean, Ermuko Lobiano kultur etxean, blues-rock ikuskizun ahaltsua izango da Kataluniako A Contra Blues  taldearen eskutik, 20:00etatik aurrera. Bartzelonako taldeak Hearts & Guts izenburuko lana aurkeztuko du.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen arabera, A Contra Blues Europako blues banda garrantzitsuenetakoa da. “Horren erakusgarri ditugu 2014ko European Blues Challengen lortutako garaikurra, musika ibilbidean egindako 12 urteak, zazpiehundik gora emanaldi eta sei lan diskografiko”.

Hearts & Guts seigarren diskoan bildutako kantuak aurkeztuko ditu Bartzelonako bandak Ermuan. Diskoak blues-rock garaikidean bustitako dozena bat doinu biltzen ditu. “Bertan jasotako hamabi gaietan esploratzen jarraitzen du bandak beldurrik eta lotura estilistikorik gabe, norbera hobetzeko bideak eta ezbeharren eta beldurren aurkako borroka etengabea dituzte hizpide…, eta gauzak egiteko beren modua aldezten dute irmoki: bihotzarekin eta adorez, indartsu eta aske”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button