Nontzeberri

Contakt-inprobisazio ikastaroa Urs Stauffer adituarekin

Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean Contakt-inprobisazio ikastaro berezia eskainiko du Urs Stauffer adituak, Artelekuko Dantzagunean.

Bidali diguten oharrean hauxe irakur daiteke: “Ikastaro honek espazioa izango du aztergai, alegia, guk betetzen eta sortzen dugun espazioa ere. Gure barne espazioa aurkitzen saiatu eta kanpoko espazioarekin elkartuko dugu. Bilgune posibleak ere aztertuko ditugu, beste batekin harremana suertatu daitekeenean eta dantza inprobisatu batetik zehar bi partaideek beren lekua aurkituko dutelarik. Bai gure alde likidoa eta gure organoak, orientazio eta espazioarekin elkarturik daudela sentitzeko hartuko dugu denbora, eta nola mugimendu senarekin konektatzen gaituen, gure gorputzaren berezko mugimenduarekin garatzeko”.

Informazio guztia hemen irakur dezakezue.

Exit mobile version