BESTELAKOAK

“Consonni Radio Az-rekin” deialdia, Azkuna Zentroan

Consonni kolektiboak kultura kritikoari buruzko programa bat egin nahi du: “Gure irrati bereziaren lankide izan eta kultura kritikoari buruzko programa bat egin nahi duzula? Bidal iezaguzu zure proposamena!”. Proposamen kritiko eta irudimentsuak aintzat hartuko dira, baita irrati-formatuarekin berarekin jolas egitea ere. Epea martxoaren 1era arte izango da zabalik.

Azkuna Zentroak deialdi publikoa antolatu du Consonni kolektibo egoiliarrarekin batera lau saioko podcasten programa bat grabatzeko. Izan ere, Consonni bi urteko egonaldia egiten ari da kolektibo egoiliar modura Azkuna Zentroan. 2018an, zenbait podcast programatu ditu, eta bide horretan jarraituko du 2019an ere.
“Begirada zabaldu nahi dugu, eta beste ahots kritiko batzuei programa grabatzeko aukera eman. Zuzenean grabatuko da programa, consonni radio Az-rekin estudioan, Kulturen Atarian. Lau saioko programa bat, saio bakoitzeko 30 minutuko gutxieneko eta 60 minutuko gehieneko iraupenekoa. Kultura kritikoari edo kritika kulturalari buruzkoa. Gai zabala da, eta hainbat iradokitzailetatik hel dakioke”.

Formatu librea izango da: irrati-magazina, soinu-saiakera, erreportajea, irrati-fikzioa, soinu-esperimentazioa, elkarrizketak…

Informazio guztia www.consonni.org helbidean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button