ESZENA

“Conccertino” errezitaldi poetiko eta musikala, Guardetxean

Donostiako Guardetxearen arabera, Conccertino poesia emanaldi bat da zuzeneko musikarekin, edo zuzeneko kontzertu bat momentuko hitzekin jantzia. Ikuskizuna ostiralean izango da, urtarrilak 24, 22:00etan.

Conccertino honelakoa da: “Medikua gaixoaz maiteminduko balitz bezala bihotzeko operazio baten erdian”, edo “gazta jogurtei mespretxua dien populu baten bandera bezalakoa”.

Poesia eta musika uztartzen ditu umorez hirukoteak (bi musikari eta aktore bat): Iñaki Santos (gitarra txikia, txirula handia, melodika, perkusioa), Ebi Soria: (xilofonoa, aho arpa, txirula txikia, perkusioa, arkua) eta Joseba Roldan (ahotsa).

“Kontatu, kantatu, jarri eta kentzen duten hiru ahots. Trastetegi batean sartzen den elefantea. Garaje batean bizi den olagarroa. Txakur arraroaren barazkia eta katu beltzaren hanka bezala. Berunezko ahate baten lumekin beteriko kuxin handi bat bezala”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button