ESZENA

Compagnie Daad eta Ertza sarituak, Umore Azokan

Iragan igandean, maiatzak 19, iragarri zituen Leioako Umore Azokak aurtengo edizioan saritutako lanak. Ikuskizun Onenaren Saria Holandako Holandako Compagnie DaaD taldearen La cuisine macabre lanak jaso du. Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria, berriz, Ertza konpainiaren 4 x 4 lanarentzat izan da. Horiez gain, epaimahaiak Aipamen Berezia eman dio Fet a Mà Kataluniako taldearen Swap! Ikuskizunari.

Epaimahaikideen aburuz, lkuskizun Onenaren saria jaso duen La cuisine macabre originaltasun handiko lana da. “Agerraldiko bizkarrezurra bilakatzen dutelako gurdi bat eta horren inguruan interpretazioan eusten den dramaturgia eta gastronomiaren inguruko istorio beldurgarria garatzen dutelako”.

Euskadiko lan onena izan hartu duen 4 x 4 lanari dagokionez, ikuskizunak erakutsi duen “hiriko hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgikoa” nabarmendu dut epaimahaiak, bai eta bere planteamendu estetiko eta soluzio teknikoak ere.

Azkenik, Aipamen Berezia jaso duen Kataluniako Fet a Mà konpainiaren Swap! lanaren harira, epaimahaikideek dantzaren eta zirkuaren arteko uztarketa saritu dute: “zaindutako oinarri teknikoaz baliatuta komunikatzeko gaitasun handia duen adierazkortasun poetikora daramalako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button