MUSIKA

Coldplayk bereganatuko ditu BBK Live musika jaialdiko begirada gehienak

Gaur hasiko da aurtengo BBK Live jaialdia. Hiru egunez pop eta rock talde andana igaroko da Kobetamendi menditik, tartean, gaur agertokian izango diren Coldplay pop izar ingelesak.

Coldplay arrakastatsuekin batera Neon Trees; Russian Red; Beady Eye; Ken Zazpi; The Twilight Singers; Blondie; Crystal Castles; Mild; Sweet Oblivion; Miss Cafeina eta Oink! Oink! DJak hiru eszenatokitan banatuta.

Ostiraleko kartela honako hauek osatuko dute: Zarama; The Mars Volta; Vetusta Morla; Suede (Amy Winehouse gatazkatsuaren ordez, Nontzeberrin biziki maite dugun pop izartxo autosuntzitzailea den arren: ikusi); Kaiser Chiefs; Noisettes; TV on the Radio; Kasabian; !!!; Radiofunkens; Mamba Beat; Catpeople; eta The Zombie Kids eta Montxo & Javi Green disko jartzaileak.

Azkenik, larunbatean Black Crowes rock taldea izango da izar nagusia. Halere, egun horretan ere izango da zer ikusi: Japanese Voyeurs; Les Savy Fav; Thirty Seconds to Mars; The Chemical Brothers; Enkore; Seasick Steve; M Clan; Jack Johnson; Le Noise; Estereotypo; Smile, eta Independance eta Optigan1 disko biratzaileak.

Ekitaldi erraldoi honen xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu