ARTEA

“COLA!” posterraren astea EHUn

Cola! Poster Week izenarekin hasi zen atzo poster eta kartelaren astea EHUko Arte Ederretako Fakultatean. Bertan, eta datorren asteko 30era bitartean, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta euskarri honen inguruko dokumentalak programatu dira.

Gaur, BilbaoArten hitzaldia egongo da Münster Studioren eskutik. Bihar tailerrak hasiko dira: serigrafia, posterra eta rock, Münster Studiorekin ere bai.

Hurrengo egunean, Anti liburudendan, Familia Plómez-en hitzaldia antolatu da. Eta honen ostean, hurrengo egunean, aurrekoak ere protagonista izango dira fakultatean egingo den letterpress tailerrean.

Datorren astean sartuta, Do the Print-en eskutik, risografía tailerrak burutuko dira. Eta amaitzeko, datorren asteko ostegun eta barikuan Estudio Primoren eskutik, erakusketa, hitzaldia eta mikrotailerra onduko dira.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button