ESZENA

Clownek, Musikak, Dantzak, Zirkoak eta Kaleko Antzerkiak Bilbon

Kultura eta Hezkuntza Sailak kaleko zenbait ekitaldi programatu ditu datozen egunetarako, Aste Santuan jende gehien biltzen duten Bilboko guneak animatzeko, Plaza Barria, Abandoibarra (Guggenheim Museoaren ondoan), Kale Nagusia eta Ledesma eta Ertzilla (Indautxu) kaleak, hain zuzen ere. Hirira datozenek edo jaiegun berezi horietan bertan geratzen direnek kultur egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute apirilaren 1ean, 2an, 3an eta 4an. Egitarau horretan umorea, akrobazia, kabareta, piroteknia, malabareak, musika, dantza eta inprobisazioa izango dira, nazioartean izen handia duten artisten eskutik.

Egitaraua apirilaren 1ean, abiatuko da, arratsaldeko 18.00etatik 21.00etara bitartean, Plaza Barrian, lau clownek eskainiko duten saio dibertigarriarekin. Beste proposamenen artean, Manolo Carambolas mimo, clown, malabarista eta akrobata malagarrak bere azken lana, Electricmim aurkeztuko du.
Apirilaren 2an, oraingoan ere Plaza Barrian, 18.00etatik 21.00etara bitartean, Full House bikotea (Suitza), Leandre (Katalunia) eta Abi Collins (Erresuma Batua) izango dira.
Apirilaren 3an, eta apirilaren 4an, animazioak Ledesma eta Ertzilla (Indautxu) kaleak, Kale Nagusia eta Abandoibarra (Guggenheim Museoaren ondoan) hartuko ditu. Bertan bi ikuskizun ibiltari izango dira, Frantziako Les Enjoliveurs eta Acousteel Gang konpainien eskutik.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button