ARTEA

“Iruña molde femeninoan” argazki lehiaketa

Lehiaketaren helburua Iruñeko argazkiak agertzea da, non emakumeen jarduna islaturik agertzen baita hainbat esparrutan: historia, artea, arkitektura, kultura, tradizioa eta azturak, modernitatea eta abangoardia, hezkuntza eta prestakuntza, lana eta gizarteko, familiako eta eguneroko bizitzan. Lanak aurkezteko epea otsailaren 23an amaituko da.

Argazki jakin batzuk baloratuko dira bereziki, non emakumeak arlo ez tradizionaletan edo guztiz ikusezin eduki duten esparruetan agerian daudela jartzen dituzten argazkiak.

Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahalko ditu eta ez da onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkirik.

Argazkiak argazki-paperean aurkeztuko dira ezinbestez. Paperaren ezinbesteko neurriak: 30 x 40 cm. Ez dira lehiaketan onartuko kartoi mehe, passe-partout edo tankera horretako euskarriak.

Argazkiak, Iruñeko Civivox San Jorge zentroan aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g. Sanduzelai). Lanokin batera, argazkia zein datatan egin den, Iruñeko zein leku zehatzetan eta argazkiaren deskribapen labur bat ere emango dira. Gero, gutun-azal itxi batean egilearen datu pertsonalak eman behar dira: izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta jaiotze-data.

Sariak honakoak: Lehen saria: 800 €; Bigarren saria: 500 €;  Hirugarren saria: 400 €. Epaimahaiak zehaztu beharreko saria: 400 €. Horrez gain, Epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi, eman ahalko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button