IKUS-ENTZUN

Klasiko zaharberrituak, Donostiako Tabakaleran

Bihar hasita, abuztuaren 30era bitartean,  13 film klasiko zaharberrituta ikusteko aukera izango da Tabakalerako zinema aretoetan.

Zinemaren historia iraunkorraren errepasoa egingo da ziklo honetan, 20. hamarkadatik hasi eta 80. hamarkadara arte,  berriki nazioarteko zine jaialdietan berrestreinatutako eta  zaharberritutako kopiekin.

Ekimen honek, Tabakalerako zinema-kide diren eragileen helburua partekatzen du, bertaratzen diren ikusleei zinemaren “balizko historia guztiak berridazteko” aukera eskaintzearena, hain zuzen. Era honetan, eragile hauekin elkarlanean sortu den ekimena da eta elkarlan horren harira sortu den zine-eskolaren hitzaurrea izango da udako zine zikloa hau. Izan ere,  Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera, nazioarteko adituen eskutik klaseak eta  lantegiak egiten ari dira, lehen belaunaldiko nitrato-kopiak, negatibo originalaren eskaneatuak, edota birmasterizazioak egiten, besteak beste.

Bihar hortaz, lehen klasiko zaharberritua eskiniko da 19:00etan:  Opium, (Robert Reinert, 1919). Zentsuratik kanpoko garai batean filmatua, Opiumek argumentu exotikoaren intriga erotismoarekin nahasten du. Kolorea berreginda eta 2.150metrori dagokion iraupenarekin, zaharberritutako bertsio hau orijinalarengandik gertuen dagoena da. Nazioarteko estreinaldia 2018ko Berlinale Jaialdian izan zen Weimar Errepublikako zineari eskainitako atzera begirakoaren barruan.

Egitarauaren xehetasun guztiak, tabakalera.eu webguneko agendan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button