BESTELAKOAK

Clown ikastaroa izango da Bilbon

Bilboko Artebi eskolak clown ikastaroa ondu du martxoaren 6tik ekainaren 19a bitarte. Ikastaroa Josu Florentino Badiolak zuzenduko du, eta izena emateko epea otsailaren 28an amaituko da.

Artebi eskolaren arabera, “Clowna bizi-bizirik dagoen izakia da. Zernahik eragiten dio harridura, eta uneoro deskubritzen du mundua, ume baten antzera. Bizirik dagoen izaki horrek publikoa behar du existitzeko, komunikatzaile hutsa baita. Clownak bere emozioak transmititzen ditu galbaherik gabe. Badaki zer sentitzen duen, eta zentsurarik gabe kontatzen du. Oso baikorra da, eta, bere erara , guztia gainditzeko gaitasun dauka. Unea bizi du, eta maisua da inprobisazioan. Sentitzen duen horretatik bidea sortzen du, eta gogoratzen edo irudikatzen duen hori, jolasaren bidez adierazten du. Clownaren ustez, bizitza jolasa da”.

Iosu Florentinok hainbat urte daramatza clown-teknikak ikasten, eta orain bere esapideak zabalduko ditu Artebin, martxotik ekainera bitarte: Prestakuntza horren bitartez, ikasleek euren pertsonaia aurkituko dute jolasak direla medio,. Horrela, hainbat gauza deskubrituko dute, tartean, zein nortasun duten, zein den bere izena eta zein den bere janzteko era. Inprobisazioa ere landuko da.

Informazio gehiago: antzerti.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button