Nontzeberri

Clown ikastaroa Arrigorriagako Jaialdian

Australiako Nola Rae artista beteranoak Speaks with no words izeneko clown ikastaroa emango du Arrigorriagako Jaialdiaren kariaz.
Maiatzaren 11tik 13ra bitartean burutuko den jaialdiaren barne antolatu da ikastaroa, eta Arrigorriagako Lonbo Aretoan emango da.
Speaks with no words ikastaroak arreta berezia emango badio komediari, partaideak beste gai batzuk jorratuko dituzte, besteak beste, arlekin teknika, animaliak, erritmoa, clown teknika, mimika, mugimendua eta aho-erantzuna. Gainera, koordinazio, ekintza-erantzuna eta behaketa  ariketak, benetako zein irudikatutako objektuen manipulazioa eta antzezpenaren filosofia ere landuko dira.

Nola Rae Sydney hirian jaio zen baina 1963an Londonera joan zen bizitzera bere familiarekin. Londongo Royal Ballet Schoolen ikasi ondoren ibilbide artistiko oparoari ekin zion. Raek 65 herrialdetan erakutsi ditu bere pantomima, clown, txotxongiloen artea, dantza eta eromenetan oinarritutako ikuskizunak.

Exit mobile version